Remelluri Reserva

Sotoa: La Granja Ntra. Sra. de Remelluri.
Ardo-mota: Ardo beltza, Erreserba
Mahats-mota: Tempranillo, Garnacha, Graciano, Viura eta Malvasia.
Haziera: 17 hilabete jatorri eta tamaina desberdinetako upeletan.
Graduazioa: % 14
Gure adituaren iritzia
Errioxako ardo beltz klasikoa, baina badu berezitasun bat ere: Errioxako finkako mahastiak ardo honetan soilik erabili dira.
Remelluri Reserva, pikota gerezi kolorekoa, La Granja Nuestra Señora de Remelluriko jatorrizko ardoa da. Ehundura satinatua, tanino biribilekin; ardo klasiko eta orekatua, ardo gorriekin, ehiza xehearekin, erregosiekin eta Idiazabal gaztarekin oso ondo uztartzen da.