SUPER AMARA BERA BERANire taldea, nire tribua.
Ezagut ezazu gertuagotik Donostiako emakumeen eskubaloi taldea.
Webgunera jo
Urte asko igaro ondoren Bera Berarekin elkarlanean, behe mailako kategoriei babesa emanez, 2016ko denboraldian, SUPER AMARA Bera Beraren babesle ofiziala izatera pasatu zen eta izen hau hartu zuen: SUPER AMARA BERA BERA.

SUPER AMARAk eta Bera Bera Eskubaloi taldeak oso ondo egiten dute bat; izan ere, hainbat balio partekatzen dituzte: konpromisoa, lana, hurbiltasuna, ahalegina, gogo bizia eta ilusioa.

SUPER AMARA BERA BERAko jokalariek 17 titulu dituzte irabazita. Horrek erreferente bihurtzen ditu. Nabarmendu beharrekoa da 2017-2018ko Liga Guerreras Iberdrolan lortutako azken titulua. Azken sei urtetan bosgarren aldiz izan ziren irabazle.
Arrakasta ezin hobea, kirolaren balioak ahalik eta ondoen definitzen dituen giza taldearen eskutik.
Adibide argia zarete garaipenean eta porrotean. GOAZEN SUPER AMARA BERA BERA!!!