COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARA DRAVETZARI PROIEKTUAN BARNERATU DA KULTURA INKLUSIBOAREN ALDE LAN EGINEZ

1. argazkia

DravetTzarik, kultura inklusiboaren alde Gero Axularrek garatutako proiektuak, eraldaketa sozialerako tresna gisa euskal kulturak eskaintzen dituen aukerei balioa eman nahi die.


DravetTzari 15 urteko dantzaria da eta urteak daramatza Gero Axularreko ekintzetan parte hartzen. Batzuetan, dantzan eta kantuan egiten du beste dantzari batzuen laguntzarekin; beste batzuetan, hain onak ez diren egunetan, gurpil-aulkitik parte hartzen du, baita ospitaleko ohe batetik ere, eta mugikorretik ikusi behar
izaten ditu bere kideak. 

Dantzariak existitzen den sindrome epileptiko larrienetako bat du; krisi epileptiko kontrolatugabeak, eragin kognitibo larria eta ibileraren nahasmenduak ditu.

Kultura inklusiboko proiektu honi esker, motrizitatean hobekuntzak jasotzen ditu dantzatik, baita bere bizitzaren normalizazioa, adiskidetasuna eta enpatia ere, baina berak, aldi berean, ahaleginaren balioa erakusten dizkiguten irribarrea eta egunero hobetzeko gaitasuna oparitzen dizkigu.

DravetTzarik arreta berezia jartzen du kaltetuen inguruko familia- eta gizarte-sarea zabaltzean eta ahalduntzean, zaintzaile nagusiei zuzendutako laguntzak ugaritu ahal izateko (zaintza guztien % 90 baino gehiago emakumeek hartzen dute beren gain).

Gero Axular:

2004 urtean, Axular Lizeoko (Donostia) guraso batzuek GEROsortu zuten, euskal dantzan urrats bat harago emateko asmoz. Taldeak ongi daki gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela. Geroztik, zortzi ikuskizun original plazaratu ditugu: Sasi artean, Lamien basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal galdua Agorrila eta Higa. Lan horietan «jantzi» berri bat eman nahi izan diegu gure dantza eta musikei. Horretarako, dantzak gaurkotu ditugu, bestelako musikaz apaindu, argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz hornitu. Horrela, ikuskizun moderno, erakargarri, hunkigarriak sortu ditugu.

GEROn, dantzatzen ikasteaz gain, gure kultura-ondarea balioesten ikasten da. Horrez gain, kultura-kontzientzia lantzen da zentzu zabalean, gure historia, ondarea, erritualak, balioak eta mundu-ikuspegia balioetsiz, baina, era berean, beste kultura, musika, dantza, ohitura eta ikuspuntu batzuk ere aintzat hartuz. GEROn, arteekiko sentsibilitatea lantzen da, oro har, eta, bereziki, herri-arteekiko sentsibilitatea; historiarekiko interesa; janzkera eta jantzien estimazioa; kultura tradizionalak mundu garaikidean duen eginkizunari buruzko hausnarketa, etab.

GEROren bokazioa ezaugarritu duen bereizgarrietako bat da "gaixotasun arraroak" deiturikoen eraginpean dauden pertsonekin eta haien familiekin duen konpromisoa. Baita gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden edo bazterkeria-egoeran bizi diren kolektiboekin lan egiten duten eragileekin lankidetzan aritzea ere.