COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARA ERRENTERIAKO MUSIKASTE JAIALDIAREN LAGUNTZAILEA IZANGO DA.

1. argazkia

Gaur, urriaren 15ean, Errenteriako MUSIKASTE euskal musika-astearen edizio berri bat hasiko da.


Eresbil fundazioak, musikaren euskal artxiboak eta Andra Mari abesbatzak ekimen hau antolatzen dute euskal musika zabaldu eta ezagutzera emateko helburuarekin, obra klasikoetatik garaikideenetaraino. 49. edizio hau gaur hasiko da bi emanaldirekin, eta hilaren 23ra arte iraungo du.

Aurten, ekimenak aipamen berezia egingo die euskal emakume konpositoreen sorkuntza-lan berriei. Guztira bederatzi kontzertu emango dituzte zazpi egunetan eta emanaldiak Errenteriako bost lekutan izango dira. Berritasun gisa, abesbatzaren eguna Lekuona Fabrikan egingo da aurten. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko Eresbil fundazioaren egoitzan, Lekuona Fabrikako leihatilan, eresbil.eus webgunean eta leihatilan, kontzertua baino ordubete lehenago. Emanaldiak 19:00etan izango dira eta prezioa bost eurokoa izango da. Hilaren 15ean eta 16an Madalena ermitan egingo diren kontzertuak eta, igandean, 17an, egingo direnak doakoak izango dira.

Eresbilen helburua da musika-ondarea ikertu, bildu, kontserbatu eta zabaltzea eta, bereziki, euskal konpositoreen ekoizpenak.

Elkarlan hau Nazio Batuen #10. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko gure konpromisoari lotuta dago. Horren baitan, kultura babestu nahi dugu aukera-berdintasuna bermatzeko bitarteko gisa.

Eskerrik asko Eresbil Fundazioari euskal musikara hurbildu eta hura publiko guztientzat eskuragarri jartzeagatik.

Informazio gehiagorako: eresbil.eus