Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARA eta DOCK OF THE BAY

1. argazkia

SUPER AMARAn zinema eta musika gustatzen zaigu. Hori dela eta, beste urte batez ere, SUPER AMARA Dock of the Bay aurten hamabigarren ediziora iritsi den Donostiako Musika Dokumentalen Zinemaldiaren babeslea izango da, urtarrilaren 7tik (astelehena) 12ra (larunbata) ospatuko dena.

Aurten Dock of the Bay hurrengo atalak izango ditu:

  • Sail Ofiziala
  • Dock Live, zinea eta zuzeneko musika batzen saiatuko den sail berezi bat, publikoari iheskorra den zerbait, berriz ere inoiz errepikatuko ez den zerbait behatzearen sentsazio hori eragiteko.
  • Paint it Black, lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, musika dokumentalen hautapenen atzerabegirako bat eskaintzen da.
  • Perfect Day, lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, nazioartean nabarmenenak diren nazioarteko musika dokumentalen hautapen bat eskaintzen da.
  • Ikusle berriak, ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta musika dokumentalera hurbiltzea da.

ZINEMARA GONBIDATZEN ZAITUGU!

SUPER AMARAko bezero edo sare sozialetan jarraitzale izateagatik bakarrik, jaialdiko emanaldi desberdinetarako sarrera bikoitzen zozketan parte hartu ahal izango duzu. Hauetarako sarrerak zozkatuko ditugu:

  • I USED TO BE NORMAL: A BOYBAND FANGIRL STORY
  • MATANGI MAYA M.I.A.
  • MY GENERATION
  • CLAUSURA FESTIVAL - STUDIO 54

Informazio gehiago: http://www.dockofthebay.es/2019/eu/

Ez ezazue galdu!