SUPER AMARA HONDARRIBIKO FENOMENA JAIALDIAREN LAGUNTZAILEA IZANGO DA

Larunbat honetan, urriaren 9an, Fenomena jaialdiaren beste edizio bat egingo da Hondarribiko Kirol Kaian eta bertan izango dira Estatuko hiru banda eta Estatuko beste bi
Fenomena jaialdia asteburu honetan Hondarribira itzuliko da seigarren urtez jarrian. Urteroko hitzordu hau jaialdi txiki baina ederra izaten da eta bertako kartela gustu eta mimo handiz prestatzen dute. Fenomena Kultur Elkarteak antolatutako jaialdi hau oso erakargarria izaten da eta aurten, urtero bezalaxe, doan gozatzeko aukera izango dugu.
Ekimena larunbat eguerdian hasiko da rock alternatiboko Ordiziako Noir Socha kuartetoaren emanaldiarekin. Arratsaldeko lehen orduan, pop musika jotzen duen Andaluziako Adiós Amores duetoaren txanda izango da eta, ordutik aurrera, bi orduz behin, emanaldiak etengabe izango dira: Bilboko Vulk taldea, zuzeneko harrigarriarekin, rock zorrotza jotzen duen Bartzelonako Chaqueta de Chándal hirukotea eta, amaitzeko, Joseba Irazoki eta Lagunak, duela gutxi argitaratu duten hirugarren diskoa, "III", aurkezten ari direnak
Elkarlan hau Nazio Batuen # 10. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko gure konpromisoari lotuta dago. Hala, aukera-berdintasuna bermatzeko bitarteko gisa kultura babestu nahi dugu. Horregatik, harro gaude Fenomena Kultur Elkartearekin batera lan egiteaz; izan ere, haien lanari esker, musikara gerturatzen gaituzte eta musika denentzat irisgarri egiten dute.
Zorionak beraz Fenomena Kultur Elkarteari halako gustu eta mimoarekin prestatutako beste era bateko jaialdia antolatzeagatik.