COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARAK ALBAOLA PROIEKTUA BABESTEN JARRAITUKO DU

1. argazkia

Faktoriako instalazioetara bisita egin genuen asteartean eta beste 4 urterako berritu dugu Albaola proiektuari eta Euskal Herriko itsas-kulturari ematen diogun babesa.

SUPER AMARAN 4 urte daramatzagu San Juan baleontziaren trinketeko masta eta aingura babesten. Hala, Euskal Itsas Ondarea berreskuratzera bideratutako proiektu hau ahalbidetzen duten laguntzaileen taldeko kideak gara.

Esperientziaren bidetik jakintzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaitik, Itsas Ondarearen parte izanik. 2013az geroztik, San Juan baleontziaren erreplika bat ari dira eraikitzen bertan; ondoen ezagutzen den XVI. mendeko itsasontzia da eta UNESCOren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikur bihurtu da.

Nazioarteko Ontzigintza Eskolak osatzen du Albaolako proiektua; bertan, 3 urteko prestakuntza jasotzen dute nazioarteko ikasleek. Gainera, tailerrak eskaintzen dituzte haurrentzat hezkuntza-eskaintzaren baitan, bisita gidatuak ere, eta itsasontziak zaharberritzen dituzte. Gure bisitan zaharberritze-lan horietako bat ikusteko pribilegioa izan genuen, datozen asteetan aurkeztuko dena: merkantziak garraiatzeko XVIII. mendeko euskal itsasontzi bat. Proiektu horiek euskarri gisa funtzionatzen dute, honako dinamikak garatu ahal izateko: artisau erako zaharberritzea, kultura-ondare tradizionalari balioa ematea, gazteen mugikortasuna, jardunbide egokiak partekatzea, boluntariotza sustatzea eta zurgintzaren arloko prestakuntza, Pasai suspertzeko eragile izanez. Faktoria publikoari irekita dago, baina aurrez erreserba egin beharra dago COVID protokoloa dela eta. Dinamikotasunak, jardueren aniztasunak eta nazioarteko ikuspegiak egiten dute berezi Albaola.

San Juan baleontzia:

Pasaian eraikitako San Juan baleontzia Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.

Erreplikaren eraikuntza Parcs Canada agentziak garatutako lan-ereduan oinarritzen da, eta Albaolak jarraipena eman nahi dio, gorentasun zientifikoa bere eginaz, planoen erabilpen zehatza gauzatuz eta jatorrizko material zein teknikak berreskuratuz.

Eta ekintzen bidez ezagutuko dugu garaiko teknologia nola zen eta orduko lan egiteko modua zein zen. Aldi berean, eraikuntzaren fase guztiak dokumentatuko dira, aurrekaririk gabeko lan honen ondorioak ere jasota gera daitezen. Eraikuntzaren helburua ez da soilik XVI. mendeko itsasontzia egitea, eraikitze-prozesua ere irakasbide izatea baizik.

Parcs Canadaren ikerkuntzaren ondorioei jarraiki erreplikaren eraikuntza jatorrizko lehengaiak errespetatuz egingo da, eta lanketa ere jatorrizkoaren ahalik eta fidelena izango da.

Mendetan zehar, Europako portu baleazale garrantzitsuena izan zen Pasaia. Bere badiatik hainbat espedizio irteten ziren Ternuarantz bizitzarengatik irriskatuz bizia kopla zaharrek dioten bezala. Kantauri itsasoko badia babestu hau Donostiatik 4 kilometrora eta Hendaiatik 15 kilometrora dago.

SUPER AMARAn harro gaude kultura babesten jarraitzen dugulako eta Euskal Itsas Ondarea berreskuratzeko proiektuaren parte garelako. Bisita bat egitera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago: www.albaola.com