COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARAN ZAURGARRITASUN EGOERAN DAUDEN FAMILIEI EMATEN DIEGU BABESA

1. argazkia

Joan den ostegunean, irailaren 16an, 2.595,50 €-ko txekea eman genion Juneren Hegoak elkarteari. Uda honetan martxan jarri dugun “Poltsa honek ingurumena baino askoz ere gauza gehiago zaintzen ditu” helburu solidarioak dituen ekimenari esker lortu ahal izan da dirua.

Telazko gure ekopoltsa jasangarrien salmentatik bildutako zenbateko osoa Juneren Hegoak Gipuzkoako elkartera bideratzea izan da ekimen solidarioaren helburua. Harro gaude elkartearekin elkarlanean ari garelako.

Erakunde talde zabalaren artean, langileek gehiengoz aukeratu zuten erakunde onuraduna, eta abuztuaren 31ra arte 895 unitate saltzea lortu dugu.

Juneren Hegoak elkartearen HELBURUA  LAGUNTZA SAREA sortzea da, ZAURGARRITASUN egoeran, HAURREN gaixotasunaren, heriotzaren edo doluaren esperientzia bizitzen ari diren Gipuzkoako familiei. Elkarteak babes-sare moduan lan egiten du eta Gipuzkoan erreferentzia-puntu izatea lortu du zaurgarritasun-egoeran dauden familia guztientzako.

SUPER AMARAn oso pozik gaude ekarpena eginez helburua betetzen lagundu ahal izan dugulako eta egoera horretan familiei eta haurrei laguntzen egindako lana eskertu nahi dugu. Era berean, ekimena babestu duten bezeroei eta bertan esku hartu duten gure langile guztiei eskertzeko ere aprobetxatu nahi dugu.

Juneren Hegoak elkarteari buruz gehiago jakin nahi baduzu: www.junerenhegoak.org