Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

SUPER AMARAREN SUKALDARITZA DIBERTIGARRIA

1. argazkia

Etxeko sukaldaritza modu dibertigarrian sustatzen dute Sonia Tapia eta Pablo Vicarik, i-Super aplikazioaren bidez.

Sonia Tapia chef tolosarrak eta Pablo Vicari, Getariako Elkano jatetxeko sukaldeburuak osatzen dute mugikorra erabiliz kozinatzen erakutsiko diguten bikotea. Plater eta postre tradizionalen errezetak eta nazioarteko proposamenak ere bai etxean egiteko, SUPER AMARAk garatu duen i-Super izeneko app-aren bidez.

SUPER AMARAk i-Super app-aren bertsio berria kaleratu du, modu dibertigarrian kozinatzeko errezetak erakusten dituena. Horretarako, Sonia Tapia chef tolosarra eta Pablo Vicari, Getariako Elkano jatetxeko sukaldeburua elkartu dira. Goi mailako irakasleak, errezeta errazak erakusteko edozein gailu mugikorra erabiliz.

i-Super-a erabiliz, erabiltzaileek sukaldaritzako hainbat errezeta nola egin ikusi dezakete, etxean egiteko eta familia aho zabalik uzteko. Gure sukaldean arrakasta edukitzeko, mugikorra besterik ez dugu behar eta Sonia eta Pabloren argibideak jarraitu. Biak batera kozinatzen dute pantailan eta beraz, bideoa erakargarriagoa da horrela.

Errezeta tradizionalak eta nazioarteko ukitua

Sonia eta Pabloren proposamenak xumeak dira eta arroz-esnea, barazki menestra, ogi torradak, kroketak edo marmitako bezalako errezeta tradizionaletik beste nazioarteko ukitu bat duten platerretara, tabule libanoarra, txangurroarekin egindako chili crab ospetsua edo estilo italiarreko tagliatelle fruti di mare. “Gure trukoak partekatu nahi ditugu eta tresna honek modu errazean egiteko aukera ematen digu” dio Sonia Tapiak. “Biok batera kozinatzen egotearen planteamendua asko gustatu zaigu, horrela bideo bakoitza entretenigarriagoa egiten da eta gaitera, bakoitzak gure xehetasunak erantsi ahal izango ditugu” dio Pablo Vicarik.

Klik edo kode QR batean dena

Oso erraza da i-Super erabiltzea. App-a jeitsi Google Play edoApple Store-tik eta informazio guztia eskuratu daiteke. SUPER AMARA taldeko supermerkatu guztietan ere gailuak ipini dira eta kode QR-a eskaneatzearekin nahikoa da, errezetaren bideoa ikusgai izango dugu zuzenean eta erabilitako osagaiak eta gainontzeko informazio guztia ere azalduko da.

Informazio gehiago: http://www.i-superamara.com