COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

TAHINI EDO SESAMO PATEA - PROPIETATEAK

1. argazkia

Sesamo haziak ehotzean ateratzen den irina urarekin edo sesamo-olioarekin eta gatzarekin nahastean lortzen dugun pasta da Tahinia.

Sesamoa, beste elikagai batzuen artean, koipe asegabeen (Omega 6 eta 9) eduki handia duelako nabarmentzen da, baita kaltzio asko duelako ere, beraz, oso gomendagarria da gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko, kolesterola erregulatzeko eta osteoporosi-arazoak saihesteko.

Balio energetiko handia duenez, elikagai hau neurrian hartzea gomendatzen da.

Osoko ogi-txigorki bat tahiniarekin eta marmeladarekin gosari edo mokadu bikaina da. Ontzeko ere gehi dezakegu, entsaladan, purean edo haragi batekin saltsa gisa.

Nola egin Tahini etxean?

  • 4 koilarakada sesamo hazi (hobe txigortuta, zapore handiagoa baitute).
  • 8 koilarakada oliba-olioa edo sesamo-olio edo ur.
  • Gatz pixka bat.

Motrailu batean edo irabiagailu batekin eho ditzakegu haziak; ondoren, olioa gehituko diogu (pixkanaka gehi daiteke nahi dugun ehundura lortu arte), edo ura (zapore leunagoa izango du), eta gatza ere botako diogu. Dena ondo nahastu eta prest. Hozkailuan gordeko dugu, ondo itxitako ontzi batean.