TRANS GANTZAK ETA GANTZ ASEEN ARTEKO DIFERENTZIAK

Oro har, gantz edo koipeak gantz-azidoek osatzen dituzte eta molekulen artean lotura bikoitzak izatearen arabera sailkatzen dira (aseak, asegabeak eta trans).
TRANS: likidoak diren, baina hidrogenazioa izeneko metodoaren bidez, solido bihurtzen diren gantzak dira. Elikaduraren sektorean erabiltzeko errazagoak dira produktuaren iraupena, zaporea eta testura areagotzen eta hobetzen direlako. Gantz guztien artean, horiek dira gure osasunerako kaltegarrienak; izan ere, “kolesterol txarra” areagotu eta kolesterol ona deitzen zaiona gutxitzen dute.
Etiketetan, partzialki hidrogenatuak direla jartzen du.
ASEAK: ez dute molekuletan lotura bikoitzik. Solidoak dira giro-tenperaturan, eta ez da horretarako transformaziorik egiten. Animalia-jatorriko produktuetan egoten da: hestebeteetan, esnean eta txerri-gantzean besteak beste. Era berean, landare-jatorriko produkturen batean ere topa dezakegu: koko-esnean eta palma-olioan, adibidez.
Oso neurriz kontsumitzea gomendatzen da; izan ere, “kolesterol” txarra eta odoleko triglizeridoak ugaritzen ditu.