TRIGLIZERIDOAK? ZER DIRA?

Triglizeridoak adipozitoak (gantz-zelulak) metatzen dituzten gantzak dira; organismoak energia metatzeko daukan era eraginkorrena dira.
Kontsumitzen ditugun elikagaietatik jaso ditzakegu edo gibelak sortu ditzake eta adipozitoetan metatu aurretik odolean zehar zabaltzen dira, odol-analisietan neurtzen diren triglizerido balioak sortuz.
TGrako gomendatutako balioa 150 mg/dl baino gutxiagokoa da. Triglizerido balio altuak gaixotasun kardiobaskularrak, pankreatitis zorrotza… eragin ditzake.
Alkohol, hestebete, elikagai prozesatu, azukre ugariko elikagai, gazta, mantekila, esnegain, haragi gorri, koko-olio, elikagai frijitu… kopurua mugatu behar da.