COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

UDAKO AHOLKUAK

1. argazkia

NOLA HIDRATATU BEHAR DA ONDO?

Uda-garaian eta batez ere bero-boladetan, oso garrantzitsua da ondo hidratatzea. Hori lortzeko modurik onena ura edatea da, gutxienez egunean pare bat litro. Arreta berezia eduki behar da haurrekin, adinekoekin, gaixo kronikoekin, haurdun daudenekin, kirolariekin... izan ere, errazago deshidratatzen dira.

Hainbeste ur edatea kosta egiten baldin bazaigu edo ez aspertzeko, beste likido mota batzuk edan daitezke; esate baterako, infusioak (tea mendarekin, roiboos, erregaliza…), barazkiak (pepinoa, letxuga, endibiak..) eta frutak (angurria, meloia, sagarra…) eta barazki-saldak.

Kontuz! Alkoholdun edariek ez gaituzte hidratatzen, inola ere ez!!!!!   Deshidratazioari laguntzen dioten edariak dira, ez dituzte nutrienteak eskaintzen, adikzioa eragin dezakete, balio kaloriko handia dute… eta osasunari benetan eragin diezaiokete.

ETXEAN EGINDAKO IZOZKIAK

Udan gure elikadura zaintzeko moduetako bat etxean egindako izozki gozoak jatea da, jogurt naturalez eta frutez egindakoak, esate baterako, fruitu gorriak, meloia, melokotoia, hurrak eta intxaurrak… horrela, izozki industrialek dituzten azukre- eta gantz-kontsumoa neurtuko dugu eta garai honetako kapritxoez gozatu ahal izango dugu.

BEGIEN ZAINTZA UDAN.

Udan oso ohikoa da begietako arazoak izatea (konjuntibitisa, azkurak, gorritzea, begi lehorra...) arrazoi hauek direla eta: eguzkitan egotea, aire girotua, igerilekuetako eta itsasoko ura... hori dela eta, hauek dira gomendioak:

  • Eguzkitan egonez gero, eguzkitako betaurrekoak erabiltzea. Homologatuak izan behar dute.
  • Eguzkiari zuzenean ez begiratzea, eguzkitako betaurrekoak jantzita eduki arren.
  • Eguzkitan denbora luzean ez egotea,
  • Igerilekuan eta itsasoan betaurreko babesleak erabiltzea
  • Kontu izan behar da aire girotuekin (begiak oso lehorrak ditugula konturatzen baldin bagara, malko artifizialak erabil ditzakegu) eta
  • Beti bezala, eskuak ondo garbitu (esku zikinek irritazioari eta begietako infekzioei mesede egiten diete begiekin kontaktuan sartzean).