COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

ERREZETA

UDARAKO ZUKUAK ETA INFUSIOAK.

1. argazkia

Gure doktoreak hiru errezeta proposatu dizkigu uda honetan hidratatuta mantentzen lagunduko diguten zuku eta infusio gozoak egiteko.

ANGURRI ZUKUA JENGIBREAREKIN.

Osagaiak:

  • 1 kg angurri.
  • 2 koilarakada jengibre fresko ehotu.
  • Izotz koskor batzuk. 

Prestaketa:

Angurria eta jengibrea irabiagailuaren edalontzian jarri eta irabiatu. Izotz koskor txikiak gehitu eta fin-fin txikitu edari hotza lortu arte.  

 

PEPINO ETA MENDAZKO ZUKUA.

2 pertsonarentzako osagaiak:

  • 3 tipulin.
  • 1 pepino.
  • 200 ml ur.
  • Limoi baten zukua.
  • Greziar estiloko jogurt laurdena.
  • Gatza eta piperbeltza nahierara.
  • Menda adartxo bat.

Prestaketa:

Pepinoak eta tipulinak moztu, ura gehitu eta guztia irabiatuko dugu. Limoi-zukua eta jogurta gehituko ditugu. Ondoren, mendazko hostoak gehituko dira (pare bat utziko dira, amaieran apaingarri gisa jartzeko), gatza eta piperbeltzarekin ondu eta hozkailuan jarriko dira ordubetez. Gainetik menda-hosto batekin apaindu..

 

LIMOI ETA MELOKOTOIZKO EDARIA.

2 pertsonarentzako osagaiak:

  • 2 limoi.
  • Melokotoi erdia.
  • Litro erdi ur.
  • Kanabera-azukrea.
  • Izotza (nahi izanez gero).

Prestaketa:

Limoiak garbitu eta zukua aterako diegu, azala gordez. Melokotoia likidotuko dugu eta limoi-zukuarekin eta urarekin nahastuko dugu. Azalak birrinduko ditugu, azukrea gehituko dugu nahierara eta hotza zerbitzatuko dugu. Limoi-birrinarekin ere apain daiteke. Nahi izanez gero, izotz txikitua ere gehitu daiteke.