UDAZKEN HONETAN GARAIA DA...

KAQUIA: Oso aberatsa A Probitaminan –berak ematen dio bereizgarri duen laranj kolorea–, ezinbestekoa da begien osasunerako eta, gainera, C Bitamina ematen du; antioxidatzaile paregabea da, potasioa du eta hipertentsio arterialari aurre egiten ere laguntzen du. Gainera, burdina ere ematen duenez gero, aproposa da anemia ferropenikoei aurre egiteko.
MINGRANA: Oso aberatsa da potasioan; beharrezkoa eta ezinbestekoa da nerbioek transmisioa egin dezaten eta giharrek behar den bezala funtziona dezaten (potasioaren kontsumoa mugatu behar duten horiek zaindu egin beharko dute fruta honen kontsumoa). Gainera, tanino eta polifenol kantitate altuak eta antioxidatzaile ugari ditu; horrek gaixotasun degeneratiboei aurre egiten laguntzen du.
![]() |
![]() |
MANDARINA: Zuntz kantitate handia du (nagusiki zati zurian ikus daiteke, pulparen eta azalaren artean); zuntz horrek asebetetze -ahalmen handia du eta heste- igarotzea erregulatzen du. Gainera, B9 Bitaminaren (edo azido folikoaren) arrastoak ditu (gomendagarria da haurdunaldian zehar).
LARANJAK: Aberatsak dira A Probitaminan, C Bitaminan, magnesioan, potasioan eta kaltzioan. Fruta puskan jatea gomendatzen da, horrela bere propietate guztiei eusten baitie.
![]() |
![]() |
PORRUAK: Potasio kontzentrazio altua eta sodio kontzentrazio baxuak izateari esker, ahalmen diuretiko handia du; horregatik, porruak kontsumitzea gomendagarria da hipertentsioa dutenentzat. Gainera, 100 gramotan 127 mikrogramo azido foliko dituenez (B9 Bitamina), gomendagarria da haurdun dauden emakumeentzat ere.
AZA: Kruziferoen familiakoa da, eta ahalmen antioxidatzaile handia duten konposatu azufratuak ditu bereizgarri. Konposatu azufratu horiek “haizeak” ere sortzen dituzte, eta hortaz, mihiluarekin, erramuarekin edo kuminoarekin egostea gomendatzen da.
![]() |
![]() |
LEKAK:Aberatsa da potasioan (diuretiko bikaina da), C Bitaminan (antioxidatzailea) eta B Bitaminan (azido folikoa). Gomendagarria da haurdun dauden emakumeentzat, fetuaren hodi neuralaren garapenean akatsak ekiditen laguntzen duenez gero.
PIPERRAK: Gorriak zein berdeak izan, C Bitamina kantitate altua dute, eta C Bitamina, beste gauza batzuen artean, burdina xurgatzen eta anemia ferropenikoa ekiditen eta hari aurre egiten laguntzen duen ahalmen handiko antioxidatzailea da.
![]() |
![]() |
SAGARRAK: Esan ohi da osasuntsu bizitzeko egunean sagar bat jatea komeni dela; horrek agerian uzten du sagarrak propietate kopuru eta kalitate handia duela. Zuntz kontzentrazio altuari esker, kolesterol altua erregulatzen eta idorreriari aurre egiten laguntzen du.
KIWIA: Egunean kiwi bat jateak C Bitaminaren eguneroko beharrezko kantitatea ematen digu. Gainera, bere zuntz-ekarpen handia (zuntz disolbagarriak zein disolbaezinak) bikaina da heste-igarotzea hobetzeko.
![]() |
![]() |
ZERBAK: Zerbek, beste mineral batzuen artean, burdina kantitate handia dute, baita bitaminak ere, C Bitamina adibidez. Beraz, barazki hau kontsumitzeak anemia ferropenikoari modu eraginkorrean aurre egiten laguntzen du. Barazki hau modu neurritsuan kontsumitu beharko genuke giltzurrun-kalkuluak izanez gero.
LETXUGA: Ia kaloriarik ez duen barazkia da; zuntz kantitate handiari esker, ondo asebetetzeko ahalmena du eta magnesioari esker, dituen propietate lasaigarriek mesede egiten diote loari.
![]() |
![]() |
TOMATEA: Antioxidatzaile gehien dituen elikagaietako bat da; horien artean, nabarmendu beharrekoa da honako hauen kontzentrazio handiak dituela: likopenoa –kolore gorrikara ematen dion propietatea–, glutatioia eta C Bitamina. Horiek guztiak lagungarriak dira gaixotasun degeneratiboei aurre egiteko.
KALABAZA: Oso digestiboa da, eta askotariko erabilerak ditu sukaldean. A, C eta E –antioxidatzaile ahaltsuak– Probitamina kantitate handiak ditu. Haren haziek, kuia-pipitek, magnesio eta zink ugari dute, eta bigarren hori ezinbestekoa da sistema immunologiak behar bezala funtziona dezan.
![]() |
![]() |
BABARRUN BELTZA: Balio biologiko altua duen proteina -iturri esanguratsua da; bitaminak –B6 Bitamina adibidez–, mineralak –burdina, adibidez–, eta zuntza ere baditu, azken hori disolbagarria zein disolbaezina. Bere nutrizio-ezaugarriak direla eta, babarrun beltzek (beste elikagai talde batzuekin batera) dieta begetarianoa edo beganoa daramaten horien elikagai -oinarrian egon behar dute.
PATATA: Karbohidratoak dira beren ekarpen nagusia. Patata egosten badugu eta ordu batzuetarako hozkailuan sartzen badugu, azukre horiek almidoi bihurtzen dira, eta almidoia elikagai bikaina da hesteetako mikrobiotaren orekari eusteko.
![]() |
![]() |