COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

UDAZKENERAKO OSASUN AHOLKUAK - 2. ATALA

1. argazkia

GARIAREKIKO SENTIKORTASUN EZ ZELIAKOA

Ez da zeliakia edo gaixotasun zeliakoa, ezta gariarekiko alergia ere; ezberdina da.

Kasu honetan, glutena janez gero, digestioarekin lotutako sintomak izaten dira, batez ere, (hantura, digestio astunak eta geldoak, meteorismoa, besteak beste), baina badira digestioarekin zerikusirik ez duten sintomak ere (hala nola zefalea). Dena den, pazientea ez da zeliakoa, ez die alergiarik gariari eta glutenari, eta glutena jateari uztean hobera egiten du.

Egia esan, gaur egun ez dago diagnostiko ziurrik, eta zerk eragiten duen ere ez dakigu ziur (ez dakigu glutenaren ondorioz gertatzen den, edo glutena duten zereal hauek duten beste osagairen baten ondorioz), baina glutena kontsumitzeari uztean sintomek hobera egiten dutela ikusi ohi da. Behin zeliakia eta gariarekiko alergia baztertuta, dietatik glutena kentzean sintomek hobera egiten badute, orduan diagnostikatzen da gariarekiko sentikortasun ez-zeliakoa.

Oraindik ikerketa gehiago behar dira sentikortasun hau diagnostikatzeko.

Egia da aldi batean pertsona askok utzi ziotela glutena kontsumitzeari, eta hobeto sentitzen zirela esaten zuten. Baina kontuan izan behar da glutena uztean elikagai ultraprozesatu asko ere uzten zituztela (adibidez, opilak), eta horrek osasuna hobetzea eta argaltzea dakartza (gehienek horregatik egiten zuten). Faktore horrek nahastea eragiten du sindrome hau deskribatzeko orduan.


GURIN ANHIDROA

Beti esaten dudan moduan, oso garrantzitsua da etiketak irakurtzea, jaten duguna zer den argi izate aldera.

Etiketa horietako batzuetan (batez ere, opiletan) gurin anhidroa ager daiteke.

Eta zer da?

Bada, % 99ko gantz kopurua duen esne-gaina da, ur guztia kendu dioten esne-gaina (gurina).

Gantz asez betetako elikagaia da (ikerketa asko ari dira egiten gantz horiek gure osasunean nolako eragina duten jakiteko, eta badirudi batzuek ez dutela hain eragin negatiborik, baina itxaron egin behar da), hortaz, momentuz, ez da gomendatzean erregularki kontsumitzea.


ZERGATIK EGIN BEHAR DA JARDUERA FISIKOA?

Aski ezagunak dira modu erregularrean jarduera fisikoa egiteak dituen onurak, baina hemen garrantzitsuenak gogoratuko ditugu:

  • Osteoporosia eta osteopenia prebenitzen laguntzen du, eta artrosiaren klinika hobetzen du.
  • Gluzemia eta tentsio arteriala kontrolatzen laguntzen du.
  • Loarekin lotutako arazoak hobetzen ditu.
  • Funtzio kognitiboa hobetzen du.
  • Erortzeko arriskua gutxitzen du.
  • Osasun sexuala hobetzen du.
  • Minbizi mota jakin batzuk prebenitzen laguntzen du, hala nola kolonekoa eta bularrekoa.
  • Odoleko triglizeridoen eta kolesterolaren balioak hobetzen ditu.
  • Pisua kontrolatzen laguntzen du, eta, hortaz, gehiegizko pisua eta obesitatea saihesten ditu eta beren burua gehiago zaintzeko motibazioa eskaintzen die pertsonei.

Ikus daitekeenez, modu erregularrean jarduera fisikoa egiteak onura handiak dakartza.

Astean 150 minutuz jarduera aerobiko arina egitea gomendatzen da, edo, bestela, astean 75 minutuz jarduera aerobiko gogorra egitea, indar-ariketekin konbinatuta (gaur egun taula ugari daude sare sozialetan indar-ariketak egin ahal izateko).

Eta gogoratu denbora gutxi badugu, beti egin ditzakegula gure onerako izango diren ariketa txikiak, esaterako: garraio publikorik ez erabiltzea bidea oinez egin badezakegu, etxeko eskailerak igotzea, autoa normalean baino apur bat urrunago aparkatzea, etab.

ESPEZIEN ERABILERA

Jatorri begetaleko elikagai multzoa dira espeziak. Gure otorduei zapore atsegina emateaz gain, onuragarriak izan daitezke gure osasunarentzat. Adibidez, hona hemen 10 espeziaren propietateak:

  • Kanela: espezia honekin azukrearen erabilera ordezkatu edo gutxitu dezakegu gure egunerokoan. Gainera, interesgarria da gluzemia kontrolatzeko.
  • Jengibrea: digestiorako propietate bikainak dituen elikagai mina da, eta “mukiak” fluidizatzen laguntzen du.
  • Kuminoa: digestio-aparatuko haizeak sortzea prebenitzen du.  Bikaina da lekaleei laguntzeko.
  • Baratxuria: birusen eta bakterien aurkakoa.
  • Albaka: digestio-prozesua hobetzen du eta, landare gisa, udan euliak kontrolatzeko erabiltzen da.
  • Erramua: digestio-prozesuak hobetzen ditu.
  • Kurkuma: antiinflamatorio indartsua.
  • Ezkaia: hotzerietan eta prozesu birikoetan.
  • Erromeroa: digestio-prozesuak hobetzen ditu, eta tentsio arteriala kontrolatzen laguntzen du.
  • Piperbeltza: kolesterola kontrolatzen laguntzen du, eta gaitasun antioxidatzailea du.

Espezia horiek erabiltzeak osasun orokorra hobetzen laguntzen du, baina inola ere ez dute tratamendu medikoa ordezkatzen