URRE KOLOREKO LIHOA / LIHO MARROIA

Bi hazi mota horien arteko alde nagusia zaporeari dagokio; urre-koloreko liho-hazien zaporea bizi eta sendoagoa izaten da hazi marroienarekin alderatuta.
Nutrizio-balioari dagokionez, ez dute alderik; ondorioz, bien kasuan, omega 3 motako gantz-azido asegabeen (horrek gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen eta kolesterola gutxitzen laguntzen du besteak beste) eta zuntz disolbagarrien (idorreriaren aurkako tratamendurako garrantzi handia du horrek) ekarpena handia da.
Kontu handia izan behar dute heste minbera duten pertsonek hazi horrekin.