Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ZEIN ONURA DAUZKATE LEKALEEK?

1. argazkia

Oro har, lekaleek proteina, motel xurgatzen diren karbohidrato, B taldeko bitamina, magnesio, kaltzio, fosforo, potasio, burdin eta zuntz (disolbagarria zein disolbaezina) asko dituzte.

POTXAK:

Nahiz eta barazkia izan, lehortze prozesua ez bait dute jasaten, lekale moduan jaten ditugu potxak.

Aberatsak dira B9 bitaminatan eta azido folikoan; azken hori oso garrantzitsua da haurdun dauden emakumeentzat, batez ere lehen hiruhilekoan.

BABARRUN BELTZAK:

Aberatsak dira motel xurgatzen diren karbohidratotan. Lagundu egiten dute karbohidrato horiek odoleko glukosa maila erregulatzen.

BABARRUN ZURIAK:

Lekale guztiek bezala, babarrun zuriek ere zuntzaren portzentaje handia dute, bai zuntz disolbagarria, bai disolbaezina, eta horrek lagundu egiten du kolesterola erregulatzen eta idorreriari aurre egiten.

TXITXIRIOAK:

Aukera benetan osasungarria da, bai egosiak, bai HUMMUSA eginez: txitxirioak, sesamo-haziak edo tahinia (kaltzio ugari), kuminoa (lagundu egiten du digestioa egiten), limoi zuku pixka bat eta oliba-olio birjina estra.

DILISTAK:

Sojaren atzetik, proteina kopuru handiena duen lekalea da eta aukera bikaina da begano eta begetarianoentzat.