COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ZENTZUA - 10 AHOLKU

1. argazkia

Urtearen hasierarekin, pertsona askok bere burua zaintzen hastea erabakitzen du eta toki askotatik egiten digute “eraso” era guztietako informazioekin: mirari-dietak, elikagai jakin bat ez jatea edo beste elikagai jakinen bat bakarrik jatea “hamar egunetan 5 kilo” galtzeko…

Horren aurretik, SUPER AMARAko medikuak ZENTZUA gomendatzen du.

Zer esan nahi du horrekin? “Sakrifizio” handia eskatu gabe, alderdi guztietan (fisikoak zein psikikoak) hobeto sentiarazten lagunduko diguten urrats jakin batzuetan jarri behar dugula arreta.

Zer gomendio egin digu gure sendagileak?

  1. Helburu argiak eta bete daitezkeenak jartzea. Ez saiatu edo nahi izan 10 eguneko tartean 10 kilo jaistea; izan ere, horrek ez du balio. OMEk, batez beste, astebetean kilo erdi bat galtzea gomendatzen digu.
  2. Ariketa pixka bat egitea: astean hiru aldiz ibiltzea, patinatzea, dantza egitea…
  3. Ondo lo egiten saiatzea.
  4. Erosketa egitera sabela beteta dugula joatea; izan ere, hala ez dugu orga erosi “beharko ez genituzkeen” produktuekin horrenbeste beteko. Erosketa-zerrendarekin joatea.
  5. Tokiko eta sasoiko produktuak erostea eta kontsumitzea. Orain, azaloreen, orburuen, karduen, aza gorriaren, sagarren, ananen, madarien… garaia da. Hauxe da haien une onena eta prezio onenean daude.
  6. Goiz afaltzea (ohera joan baino bi ordu lehenago, gutxi gorabehera) eta afari arina egitea, afaltzeko ogia jatea ekidinda.
  7. Likido asko edatea barazki-salda (oso onak dira apioarekin, tipularekin, orburuekin eta abarrekin egindakoak), infusio eta ur moduan (inoiz ez oso hotza).
  8. Elikagaiak plantxan, lurrunetan edo egosita prestatzea… denboraldi batez, zartagina albo batera utziko dugu.
  9. Zentzu pixka batekin jatea; ez utzi lehen bulkadari irabazten eta aste osoko otorduak gutxi gorabehera antolatuta izan.
  10. Tarteka, geure buruari kapritxoren bat ematea.

 Urte ona izan!