ZER DA BEGANISMOA?

Animalia-jatorria duen edozein produkturen erabilera (adibidez zeta) eta kontsumoa saihestea da oinarria.
Elikadurari dagokionez, ez da haragirik, arrainik, arrautzarik edo animalia jatorriko eratorririk kontsumitzen (esnea, eztia, gazta…).
Ongi planifikatutako dieta beganoek zuntz, C bitamina, E bitamina, azido foliko (B9 bitamina) eta magnesio ugari izaten dute. Aldiz, B12 bitamina, D bitamina eta kaltzio gutxi izaten dute eta elikagai hauek gehitzea gomendatzen da: elikagai horiek dituzten elikagaien bidez edo elikagai osagarrien bidez.
Beganoen elikadura fruten, barazkien, lekaleen eta aleen, fruitu lehorren, hazien eta germinatuen kontsumoan oinarritzen da. Gomendagarria da:
- Egunean gutxienez hiru fruta pieza kontsumitzea.
- Egunean bi lekadun razio edo gehiago.
- Lau barazki razio edo gehiago (ahal izanez gero hainbat koloretakoak, horrela, eguneko elikadura beharrak era zabalean betetzen baitira).
Menu beganoen adibideak:
- Azelgadun dilsitak eta arroza eta ekilore-pipak.
- Kinoa barazkiekin eta brokoli eta tipula germinatuak.
- Kimu, endibia, tomate, mijo edo dilista germinatu entsalada.
- Barazki salteatuak soia saltsarekin eta plantxan egindako seitanarekin.
- Barazki eta kalabaza-pipa risottoa.
- Patata-totila beganoa: arrautzak garbantzu-irinez ordezkatuz (ura eta gatz pixka bat gehitzen zaizkio).