Zer da Dieta Atlantikoa?

Dieta mota honek Arku Atlantikoan nagusi den elikadura motari egiten dio erreferentzia. Galizia da dieta mota honen bultzatzaile nagusia.
Dieta honetan (Mediterraneoaren antzekoa) honakoak gomendatzen dira:
- Arrain eta marisko asko (freskoak, sasoiaren araberakoak), gutxienez astean hirutan.
- Fruta- eta barazki-kontsumo esanguratsua.
- Zerealak, lekaleak, patata, intxaurrak eta gaztainak.
- Esnekiak.
- Oliba-olioaren erabilera.
- Haragia neurrian.
- Sukaldatze era sinpleak (eltzekiak, gisatuak,…).
- Tradiziozko ohitura osasungarriak mantentzea...
Dieta Atlantikoaren adibideak:
- Muskuiluak lurrunetan.
- Arbi-garak patata egosiarekin eta oliba-olio pixka batekin.
- Garbantzuak bakailaoarekin.
- Olagarroa plantxan, pata egosi eta oliba-olioarekin.
- Entsalada atunarekin, muskuiluak, olagarroa eta antxoak papilote eran.