COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ZER DA DIETA MAKROBIOTIKOA?

1. argazkia

Japonian sortu zen eta helburua elikaduraren bitartez oreka fisiko eta emozionala lortzea zen. Dieta mota honek bi taldetan banatzen ditu elikagaiak:

  • Yang: Elikagaien “energia” beroa, bizigarria eta uzkurgarria. Adibidez, zerealak, lekaleak, arraina, haragia, gatza, barazki-erroak, alkohola…
  • Yin: Energia hotza denean, sakabanatzailea eta ahulgarria. Adibidez: eztia, azukrea, esnekiak, fruta (bereziki tropikalak: platanoa, mangoa, kiwia, papaia, anana…), barazkiak (patatak, alberjinia, tomatea eta erremolatxa)…

 Bi elikagai talde horien arteko oreka energetikoa lortu nahi da.

  • Zereal integralak  eguneko elikagaien % 50 dira: arroza, artatxikia, garia, oloa, garagarra, kuskusa, zekalea, gari sarrazenoa eta artoa.
  • Lekaleek eguneko elikagaien % 15 hartu behar dute.
  • Barazkiak eta ortuariak beti eltzekoan hartzen dira eta elikagaien % 25 izaten dira.
  • Miso zopa eta temphea egunero hartzen dira.
  • Frutak: orokorrean egosita eta lehotuta hartzen dira.
  • Edariak edo likidoak: beti bazkarien ondoren, baina bitartean behin ere ez.
  • Egokienak hiru urteko tea (Bancha tea edo kukicha tea) eta zerealen kafea dira. Ura edanez gero, epela hobesten da.
  • Animalia-proteinak: arrain zuria astean bitan hartzen da gehienez eta haragia saihesten da.
  • Eta gainera beste zenbait elikagai zehatz gehitzen dira: algak, umeboshia, kuzua…

Elikadura-adituen arabera, proteina eta bitaminen defizita gerta liteke. 

Hona hemen dieta makrobiotikoaren adibidea:

  • Gosaria: Arroz integral krema (bost orduz egosia) kanela, mahaspasa eta Bancha teaz lagundua.
  • Bazkaria: barazki egosiak (kalabaza eta tipula) eta zerealak (artatxikia, arroza…) eta lekaleak edo seitan-a. Postretarako sagar-konpota kanelarekin.
  • Afaria: miso zopa eta zereal pixka batez lagundutako barazki erregosiak (artatxikia, kinoa, arroz integrala).