COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

AHOLKUA

ZER DIRA ELIKAGAIEKIKO ALERGIAK? ZER DIRA ALERGENOAK?

1. argazkia

Gehienok elikagai ugari jan dezakegu arazorik gabe. Hala ere, biztanleen zati txiki bati erantzun kaltegarriak eragiten dizkieten elikagai edo elikagaien osagai zehatz batzuk daude.

Batzuetan alergiak sortzen dizkiete eta besteetan intolerantziak.

Elikagaiekiko alergiak dituzten pertsonen kasuan, immunitate-sistemak horietan dauden eta alergeno deitzen diren osagai edo substantzien kontrako erantzuna eragiten du.

Intolerantzia giza organismoak elikagai bat edo horren osagai bat era egokian digeritu ezin duenean sortzen da eta alergiaren antzeko sintomak eragin ditzake.

ZEIN DIRA EZAGUTU BEHARREKO ALERGENORIK EZAGUNENAK?

Legez 14 alergenoren berri eman behar dugu elikagaietako osagai gisa agertzen direnean. Honako hauek dira:

GLUTENA DUTEN ZEREALAK:

Garia (espelta eta Kamuta ere bai), garagarra, zekalea eta oloa.  Gainera, irinez egindako elikagaietan ere ager daiteke: labean erabiltzeko legamian, oreetan, ogian, ogi-birrinduan, tartatan, cous cous-ean, haragia duten produktutan, pastan, pasteletan, opiletan, saltsetan, zopatan eta irina duten elikagaietan. Zereala aipatu beharra dago. Zerealaren ondoan glutenik baduen zehaztea hautazkoa da.

ESNEA:

Esnean eta esnekietan: gurina, gazta, esnegaina, esne-hautsak, jogurtak, izozkiak, etab. Era berean, esnez glasatutako produktuetan, zopa-hautsetan eta saltsetan, haragia duten produktuetan, opiletan...

ARRAUTZAK:

Arrautzan eta eratorrietan, baita beste zenbaitetan ere: tartak, haragia duten produktuak, maionesa, mousseak, pasta, tarta gaziak, aurrez prestatutako jakiak, saltsek eta arrautzez apaindutako elikagaiak (opilak, gailetak, etab.).

ARRAINA:

Arrainean eta eratorrietan, baita beste zenbaitetan ere: arrain-zopatan, gelatinatan, pizzetan, entsaladetarako gatzozpinetan, zopatan, etab.

SOIA:

Hazietan (baba), saltsetan (soia-saltsa), pastan, olio eta irinetan, baita tofutan, miso pastan, postreetan, izozkietan, haragia duten produktuetan, aurrez prestatutako jakietan, entsaladetarako gatzozpinetan eta begetarianoentzako produktuetan, etab.

KAKAHUETEAK:

Hazietan, pastan (gurinetan), olioetan eta irinetan, baita gailetetan, txokolateetan, curryan, postreetan, saltsetan, snacketan, opiletan... 

AZALA DUTEN FRUITUAK:

Almendrak, urrak, intxaurrak, anakardoak, pekan intxaurrak, Brasilgo intxaurrak, macadamia intxaurrak, etab. Gainera, ogitan, gailetatan, opiletan, postreetan, izozkitan, mazapanetan, saltsetan, intxaur-oliotan... ere egon daitezke. Currya duten asiar jaki askok almendrak dituzte.   

OSKOLDUNAK:

Karramarroak, otarrainak, ganbak, otarrainxkak, karabineroak, zigalak, etab. Baita saltsetan, krematan, aurrez prestatutako jakietan… ere.

MOLUSKUAK:

Muskuiluak, txirlak, lurreko karakolak, ostrak, karrakelak, berberetxoak, olagarroa, txibia, txokoa, pota, etab.  Gainera, krematan, saltsetan, aurrez prestatutako jakietan edo arrain gisatutako osagai gisa ere ager daitezke.

SULFITOAK / SUFRE DIOXIDOAK:

Oskoldunetan, fruitu lehorretan, haragia duten produktuetan, freskagarrietan, barazkietan, ozpinetan eta eskabetxe-produktuetan, ardotan eta garagardotan kontserbagarri gisa erabiltzen dira.

MOSTAZA:

Hazietan, baina baita hauts gisa edo era likidoan ere: ogitan, curryan, marinatuetan, haragia duten produktuetan, entsaladetarako gatzozpinetan, saltsetan, zopatan, etab.

APIOA:

Zurtoina, hostoak, haziak eta erroak barne. Baita apio-gatzetan, saltsetan, haragia duten produktuetan, zopatan... ere.

SESAMO HAZITAN:

Hazietan (aleak), pastatan (tahine edo sesamo-pasta), olioetan eta irinetan, baita ogitan, opiletan, humusean… ere.

ESKUHORIAK:

Hazietan eta irinetan, baina baita zenbait ogitan, pasteletan, pastatan… ere.