ZER DIRA GANTZ AZIDO ASEGABEAK?

Gantz azido asegabeak oso garrantzitsuak dira gure organismorako; izan ere, sistema kardiobaskularraren eta buruko sistemaren funtzionamendu zuzenarekin lotzen dira.
Gantz azido asegabeen sailkapenaren baitan (sailkatzeko modu bat baino gehiago dago), ezagunena eta maiztasun handienarekin entzuten duguna honako hau da:
Omega 3 (alfa-linolenikoa eta EPA), arrain urdinetan dagoena (izokina, berdela, sardinak, hegalaburra…), intxaurrak, txia-haziak, liho-haziak,
Omega 6 (alfa-linoleikoa eta azido arakidonikoa; azken hori ez da gomendagarria; izan ere, hanturazkoa da eta haragi gorrietan, arrautzetan, koko-oliotan… dago); hauetan dago: beste batzuen artean, soja-olioan, ekilore-olioan, eta arto-olioan.
Omega 7, batez ere, azaleko arazoetarako adierazita,
Omega 9 edo azido oleikoa oliba-olioan, intxaur-olioan eta arto-olioan dago.
Gure dietaren zati handi batean mota horietako gantz osasungarriak kontsumitzen saiatu behar dugu, gure organismorako onura handiak baitituzte.