ZER EGIN MARMOKA BATEK HELDUZ GERO?

Itsasoa, beroa, bero gehiago, bainu freskagarria eta… marmoken erasoaldia jasatea bainatzen ari garen bitartean!
Zer EZ genuke egin beharko?
- Ur geza bota gainean.
- Eremua hondarrarekin igurtzi.
- Eremu horretan amoniakoa edo ozpina jarri.
- Antihistaminikoak dituen krema aplikatu.
Zer egin dezakegu?
- Garbitu eremua itsasoko urarekin, larruazala igurtzi gabe.
- Aplikatu eremuan hotza. Eremuan izotza duen konpresa bat jar dezakegu bost-hamar minutuz.
- Garroak larruazalean erantsita geratu badira, saiatu horiek kentzen pintza batzuekin edo txartel plastiko batekin… sekula ez igurtziz.
- Aplikatu antiseptikoa duen krema eta estali eremua kotoizko oihal batekin egun batzuez.
- Mina oso handia bada, antiinflamatorio bat har daiteke eta.
- Handik egun batzuetara minak irauten badu, joan etxeko medikuarengana eremua azter dezan.