Zer jan hobeto sentitzeko

Gure despentsan topatu behar ditugun eta hobeto sentitzen eta gure osasuna zaintzen lagunduko diguten hainbat elikagai aurkeztuko dizkizuegu.
Zer dira betakarotenoak? Hartu ondoren, gibelean eta heste meharrean A bitamina bilakatzen diren landare-pigmentuak dira. Minbizia (batez ere biriketakoa, urdailekoa eta ahokoa) agertzea prebenitu eta babesten duten osagai antioxidatzaileak dituzte. Zainzurietan, tomatean, azenarioetan, espinaketan eta borrajan aurkitzen dira. Baita meloi hori edo laranjakaretan, kiwietan eta granadetan ere.
“Orkatilak hazi egiten zaizkit”
FRUITU GORRIAK
Ahabiek odol-fluxua bultzatzen dute, andere-mahatsek hantura eteten dute, marrubiak antikoagulatzaileak dira...
“Kolesterolak gora egin dit”
AHUAKATEA
Kolesterola eta triglizeridoak kontrolatzen dituzten gantz-azido monoasegabe asko ditu ahuakateak. Gainera, bihotzeko muskulua babesten dute.
“Asma daukat”
TOMATEA
Tomatearen mantenugaiek arnas aparatua eta gibela desinfektatzen dute eta hantura eragozten dute. Urdaileko edo giltzurruneko gaitzen bat baduzu, ez duzu tomaterik jan behar.
“Hortzak sentikorrak ditut”
AZENARIOA
Organismoak azenarioaren betakarotenoak A bitamina bilakatzen ditu, ezinbestekoa dena gure hortzak babesten dituen keratina behar bezala produzitzeko.
“Ekzema izaten dut”
EKILORE PIPITAK
Mineraletan, antioxidatzaileetan eta pektinan aberatsak dira. E bitamina eta azido linoleiko eduki handiak larruazala hidratatzen laguntzen du.
“Nekatuta sentitzen naiz”
GEREZIAK
Gatz mineral ugari dute, horregatik, propietate energetiko onak dituzte. Ondo etortzen dira nekea baretzeko.