ZURE ORGA 3 SEGUNDUTAN DESINFEKTATUA!

SUPER AMARAK ipini du Gipuzkoan erosketetarako orga covid-19tik desinfektatzen duen lehen gailua.
Sistemak lainoztapena bidez desinfektatzen du orga guztia, baita bezeroen eskuak eta oinetakoen zola ere.
Lehen gailua erabilgarri dago jadanik San Martíneko dendan eta berehala zabalduko da taldeko beste dendetara.
Gehitu dan gailu berri honek, erosketak egiteko erabiliko den orga aurretik desinfektatzeko aukera emango dio bezeroari, saltokira sartu aurretik eta aldi berean, eskuak eta erabiltzailearen oinetakoen zola ere desinfektatzeko aprobetxatu dezake. Guztia 3 segundutan.
Bezeroak erosketak modu seguruan egin ditzan da SUPER AMARAren helburua eta horretarako gaur bertan jarri du abian Covid-19tik erosketetarako orgak desinfektatzeko gai den gailu bat. Sistema hau supermerkatuen firmak aurretik erabiltzen dituen protokolo zorrotzei gehitzen da, non edukieraren kontrola, xaboi higienizatua, eskularruak etab. Ezaugarri hauekin ipintzen den lehenengo gailua da Gipuzkoan.
Desinfekzioa lainoztapenaren bidez
Sistema berriak, SUPER AMARAn estreinatu dena, erosketetarako orgetara egokitzen den zulo espezifiko bat dauka erdi garaierako arkuaren formarekin. Bezeroak, saltokian sartzen denean, erosketak egiteko behar duen orga aukeratzen du. Barruraino sartu baino lehen, orga arkuan sartuko da eta honek hautematu ondoren, desinfektatze prozesua hasten da, hiru bat segundu besterik ez du irauten. Horretarako, lainoztapen teknika erabiltzen du likido higienizantearen bidez, orga guztia bustitzen du eta bezeroaren eskuak ere bai. Prozesua amaitu ondoren, argi berdeak adieraziko du desinfekzio-ekintza bukatu dela. Horrela, ohikoan supermerkatuetako sarreran aurkitzen diren eta derrigorrezko erabilera duten xaboi-banagailuaren beharrik ez da izango. Sistema berriaren oinarrian kokatutako alfonbra bat bustita mantentzen da eta oinetakoen zolak ere desinfektatzen dira.
Gailuaren instalazioa SUPER AMARAko denda guztietan
Momentuz, sistema berria San Martín merkatuko SUPER AMARA supermerkatuan jarri da martxan baina kateko beste dendetara zabaltzeko ideia dute arduradunek. Horretarako, dendetako kokalekuak ikertzen ari dira jadanik, ezartzeko beharrezkoa den lekuaren arabera.